223. zk., 2023ko azaroaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 5 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5242
EBAZPENA, 2023ko urriaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, 2023. urtean enpresei eta entitate pribatuei dirulaguntzak emateko eta ukatzeko dena. Dirulaguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, 2023. urtean enpresei eta entitate pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen (abenduaren 29ko EHAA, 248. zk.). Dirulaguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.
Ebazpen horren 12.1 artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen batez ebatziko dira, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.
Artikulu horren 1. eta 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpen honetan zehaztu behar dira dirulaguntza eman zaien enpresak edo entitateak eta esleitu zaizkien diru-zenbatekoak, ordezko izango diren entitateak gehieneko zenbatekoarekin, eta ukatu diren eskariak ukatzeko arrazoiekin.
Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean dauden enpresa eta entitate pribatuei dirulaguntzak ematea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz. Guztira, berrehun eta berrogeita bost mila bostehun eta berrogeita zortzi euro eta hogeita hamazazpi zentimo (245.548,37 euro) eman dira. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera (abenduaren 29ko EHAA, 248 zk.), emandako dirulaguntzak minimis izaera dute.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuei dirulaguntzak ukatzea, ukapenaren arrazoia esanez.
Hirugarrena.– Laguntza hauen entitate eta enpresa onuradunek 15 egun izango dituzte jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera dirulaguntzei uko egiteko, halaxe ezartzen baita Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren 13 a) artikuluan.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea
Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 4a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.