223. zk., 2023ko azaroaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5240
AGINDUA, 2023ko urriaren 24koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Zerain Dezagun Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.
2023ko maiatzaren 26an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Zerain Dezagun Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak 2023ko maiatzaren 26an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publiko bihurtu zen Seguran, 2023ko ekainaren 7an Fernando Martínez Segura notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 51). Eskritura horren arabera, fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan jasotako helburuen zerrenda eredugarria handitzen da, Zeraingo Harizti-erdiko aterpetxean jarduerak zabalduz. Eskabide idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.
Aipatutako dokumentazioaren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa egiten da ondorengoari dagokionean:
3. artikulua (Fundazioaren xedeak) hasierako fundazio-helburuei eusten zaie, bi puntutan helburuen zerrenda eredugarria zabalduz:
– Zeraingo Harizti-erdi aterpetxean modu kolektiboan edo indibidualean kontsumitzeko otorduak egitea, ontzea, banatzea eta zerbitzatzea.
– Zeraingo Harizti-erdi aterpetxea hartzen duten espazio publiko eta pribatuak garbitzea, mantentzea, arratoiak hiltzea, desinfektatzea eta intsektuak hiltzea.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezko jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación Zerain Dezagun Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, helburuen zerrenda eredugarria zabaltzeko, Fernando Martínez Segura notario jaunaren aurrean 2023ko ekainaren 7an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 51).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 24a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.