223. zk., 2023ko azaroaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 2 orri.)
- EPUB (156 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5239
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 14koa, Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntzen 2023ko deialdian entitate onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda.
Urriaren 11ko 118/2022 Dekretuaren bidez, ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntzak arautu ziren. 2023ko ekitaldirako laguntza horiek Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2023ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez deitu ziren.
Urriaren 11ko 118/2022 Dekretuaren 14.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinarazi beharko da, hargatik eragotzi gabe entitate onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek horren berri izan dezaten.
Ebaluazio-organoen proposamenak kontuan hartuta, eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuak, martxoaren 28ko 39/2023 Dekretuaren bidez aldatuak, ematen dizkidan eskumenekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2023ko deialdiaren esparruan ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko entitate onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda. Zerrenda eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote erakunde interesdunek egintza eman zuen organoari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat etorriz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako eskumen-araubidearen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 14a.
Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusia,
JUAN MANUEL CASTILLA ALBISU.