223. zk., 2023ko azaroaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5235
806/2023 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Arantzazu Mugeta Veiga andrea izendatzen den, izendapen askez, Uribeko Eskualdeko Erizaintzako gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Irailaren 5eko 671/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko irailaren 27ko EHAA 185. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, Uribeko Eskualdeko Erizaintzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak balioztatu ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Arantzazu Mugeta Veiga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Eskualdeko Erizaintzako gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Beraz, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arantzazu Mugeta Veiga andrea izendatzea Uribeko Eskualdeko Erizaintzako gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapen honek ondorioak izango ditu 2023ko azaroaren 13tik aurrera.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barrualde-Galdakao ESlari jakinaraziko zaie.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko azaroaren 6a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ARATXU LOZANO OTERO.