Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2023ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5138

EBAZPENA, 2023ko urriaren 19koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, 2023ko urriaren 18koa. Akordio hori honako lege honen arlokoa da: 7/2023 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzekoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa lortuta, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen erabaki bat, honako lege honen arlokoa dena: 7/2023 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzekoa (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 19a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: 7/2023 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzekoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak akordio hau egin du:

1.– Negoziazioei ekitea, hain zuzen ere Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzeko ekainaren 29ko 7/2023 Legearen 2. artikuluaren inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko.

2.– Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari behar den konponbidea proposa diezaion.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Lurralde Politikako ministroa,

ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala