Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2023ko azaroaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5122

AGINDUA, 2023ko urriaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Sopelako farmazia-eskualdean deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak.

2023ko maiatzaren 29ko aginduen bitartez (2023ko ekainaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren), hasiera eman zitzaion Sopela farmazia-eskualdean bi farmazia-bulego berri sortzeko prozedurari (bata Berangon eta bestea Urdulizen).

Beraz, deitutako prozeduretan parte hartuko dutenen merezimenduak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatu behar dira, EAEko Farmazialarien Kontseiluak, Euskadiko Farmazien Elkarteak (EUSFARE) eta Farmazialari arduradunen, ondokoen, ordezkoen eta ez-jardunekoen elkarteek egindako proposamenak jaso ondoren. Izan ere, hala xedatuta dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz aldatua).

Horregatik guztiagatik, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako pertsona hauek izendatzea 2023ko maiatzaren 29ko aginduen bitartezko deialdietako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko merezimenduak baloratzeko batzordearen kide:

Batzordeburua:

Titularra: Teresa Fernández de Castro Aguirrezábal.

Ordezkoa: Elena Santesteban Otazu.

1. bokala:

Titularra: Pedro Rivero Rivero.

Ordezkoa: Diana Ibáñez Villán.

2. bokala:

Titularra: Cándida Losa Iglesias.

Ordezkoa: Alaitz Golzarri Saiz.

3. bokala:

Titularra: Luis María Sagarna Santamaría.

Ordezkoa: Mónica Martínez Santos.

4. bokala:

Titularra: Belén Elorrieta Gabella.

Ordezkoa: Engartze Ortueta Errasti.

5. bokala eta idazkaria:

Titularra: María Heras Burzaco.

Ordezkoa: Gorka González de Zárate Ruiz.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 19a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala