217. zk., 2023ko azaroaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5119
EBAZPENA, 2023ko urriaren 25ekoa, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari eman beharreko erantzuna arautzen duen dekretu-proiektua.
Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari eman beharreko erantzuna arautzen duen dekretu-proiektu bat egitea.
Proiektu honen xedea da haur eta nerabe guztiei bermatzea aniztasunari hezkuntza-erantzun egokia emateko eskubidea baliatu ahal izango dela, ikasle guztientzat eskuragarri izango diren ingurune fisikoak eta curriculumekoak sortuz ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren ikuspegitik, horrela «Guztiontzako eskola» kontzeptua egia bihurtuz. Era berean, ikasle bakoitzak bere gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko helburua lortu nahi du, hezkuntza-eragileen erantzukizunak ezartzen dituzten proposamen berrien diseinuan eta inplementazioan erantzukidetasuna azpimarratuz.
Jendaurreko informazioaren ebazpen hau eman den egunera arte, honako izapide hauek egin dira:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari buruz, arauaren testua egin aurretik kontsulta publikoa egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan iragarkia jarri da. Bertan, arauaren eraginpeko herritarren iritzia jaso da, bai eta arauaren eraginpean dauden eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarteena ere, baldin eta haien helburuek arauaren xedearekin lotura zuzena badute.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean xedatutakoa betetzeko, Hezkuntzako sailburuak prozedura hasteko agindua eman zuen 2022ko apirilaren 11n, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluak esleitutako eskumenei jarraikiz.
Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntzako sailburuak, 2022ko maiatzaren 13an, izapidetzen ari den dekretu-proiektua aldez aurretik onartzeko agindua eman zuen.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lege horretan aurreikusitako aurretiazko kontsultaren, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausarik ez badago.
Horretarako, jendaurrean jartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari eman beharreko erantzuna arautzen duen dekretu-proiektua. Jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, honako hau:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemako tituluak erregistratzeko eta jaulkitzeko prozedura arautuko duen dekretu-proiektua, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Hirugarrena.– Alegazioak aurrez aurre eta modu elektronikoan aurkez daitezke, aurreko atalean aipatutako helbideetan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 25a.
Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.