Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2023ko azaroaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5118

AGINDUA, 2023ko urriaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Leioako (Bizkaia) «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan bi unitate gehitzeko eskatzen duen, unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat eta beste unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan; azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan bi unitate gehitzeko, unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat eta beste unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat:

Kode-zenbakiak: 014768 (EAE) eta 48005691 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «Gaztelueta».

Titularra: «Asociación Docente, Cultural y Formativa del Colegio Gaztelueta».

Helbidea: Barrio Artaza, 87.

Udalerria: Leioa.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan bi unitate gehitzeko, unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat eta beste unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 9 unitate:

• 2 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

• 3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

• 4 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostuko edukierakoa.

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostuko edukierakoa.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostuko edukierakoa.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak: 6 unitate, 210 ikaspostuko edukierakoa.

– Hezkuntza Berezia:

• 3 gela ireki.

– Lanbide Heziketa:

– Familia: Administrazioa eta Kudeaketa.

○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Familia: Informatika eta komunikazioak.

○ «Web-aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

Hirugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala