217. zk., 2023ko azaroaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
OSASUN SAILA
5112
163/2023 DEKRETUA, urriaren 31koa, Asociación Dalecandela a la ELA izeneko elkarteari onura publikokoa dela aitortzeko dena.
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, Asociación Dalecandela a la ELA izeneko elkarteak, aitorpen hori eskatu du, bere ustez interes orokorra sustatzen duelako zabaldu eta diru-bilketa helburuak etengabe eta eraginkortasunez gauzatuz, alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) gaixotasunaren inguruan.
Hedabideetan eta sare sozialetan eragina duen hedapen-lan nabarmena egiten dute. Ildo horretan, dirua biltzen dute, gaixotasunarekin zerikusia duten gaietan lan egiten duten erakundeei zuzentzeko.
Asociación Dalecandela a la ELA izeneko elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/B/24875/2023), Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendariak 2023ko apirilaren 5ean emandako Ebazpena dela bide.
Euskadiko Autonomi Erkidegoan garatzen ditu bere eginkizunak.
Erakundearen jarduerak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.
Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.
Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, entitate eta erakunde interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, Gobernu Kontseiluak 2023ko urriaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Asociación Dalecandela a la ELA izeneko elkartea onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita. Elkarte hori Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago AS/B/18960/2015 zenbakiarekin.
Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 31n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.