Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2023ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5094

AGINDUA, 2023ko urriaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kendu, izendatu eta berrestekoa.

Bat etorriz alor honetako legediak ezarritakoarekin (Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea, 12. artikulua; Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretua, 4., 5., 7. eta 8. artikuluak –dekretu horrek aipatutako legea garatzen baitu–, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Agindua, 15. artikulua), honako hau:

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Toki-administrazioaren ordezkariak izan diren honako hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea:

– Lierni Lizaso Urrutia andrea.

– Blanca Casado Foncea andrea.

– Iker Jalón Herrera jauna.

– Iker Aldazabal Basauri jauna.

2. artikulua.– Haien tokian, eta agintaldia amaitzeko geratzen den aldirako, honako hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea toki-administrazioaren ordezkari izateko:

– Esher Iturrioz Rementeria andrea.

– Nerea Undabarrena de la Cotera andrea.

– Eider Bilbao Aldayturriaga andrea.

– Marta de Miguel Barcena andrea.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala