Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2023ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5093

EBAZPENA, 2023ko urriaren 30ekoa, lehiaren euskal agintaritzako presidentarena, lehiaren euskal agintaritzaren jardun-eremuetan prestakuntza-bekak emateko deialdia bete gabe uzten duena.

Lehiaren Euskal Agintaritzako presidentearen 2023ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-esparruetako prestakuntza-beken oinarriak eta deialdia. Ebazpen hori 2023ko irailaren 4ko EHAAn argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskatzaile bakarrak eskabidean atzera egiteko idazkia aurkeztu du.

Hori guztia dela eta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Honako eskaera hau atzera egindakotzat jotzea, honako arrazoi hauengatik:

«1.– *** 3125** Norberak eskatuta»

Bigarrena.– Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-esparruetako prestakuntza-beken 2022ko ekainaren 28ko deialdia bete gabe uztea, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabideak jaso ez direlako.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehiaren Euskal Agintaritzako presidenteari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bilbao, 2023ko urriaren 30a.

Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,

AINARA HERCE SAN MARTIN.


Azterketa dokumentala