214. zk., 2023ko azaroaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
5057
IRAGARKIA, 743/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJLren) 47.1 artikuluak agindutakoa betez, aditzera ematen da jarraian zehazten den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri eta izapidetzeko onartua izan dela:
Errekurtso-zk.: 0000743/2023.
Atala: Hirugarrena.
Errekurtsoa jarritako eguna: 2023-09-29.
Errekurtsogilea: Asociacion Nacional de Servicios de Prevencion –Aspren–, Asociacion de Servicios de Prevencion Ajenos –Aspa–, Asociacion Nacional de Entidades Preventivas Acreditadas –Anepa–.
Aurkaratutako jarduna sortu duen Administrazioa: EAE-ko Administrazio orokorra –Eusko Jaurlaritza–.
Aurkaratutako jarduna:
90/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko prebentzio-sistemaren barruan prebentzio-zerbitzuen jarduketa sanitarioei eta laneko medikuntzaren gaineko auditoretzak egiteari buruzkoa.
Bilbao, 2023ko urriaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.