Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2023ko azaroaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5056

EBAZPENA, 2023ko urriaren 25ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2023an «Smart Industry» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.

2023ko ekainaren 29an, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2023an «Smart Industry» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deialdia egiteko ebazpena eman zuen.

Argitaratu zenetik igaro den denboran eskaera-bolumen garrantzitsua jaso da, programaren xedea (Smart Industry kontzeptuarekin lotutako teknologiak, hala nola adimen artifiziala, zibersegurtasuna, konputazio kuantikoa, 5Ga edo cloud computinga sartzeko proiektuetan garapen esperimentalerako proiektuak babestea, baldin eta garapen esperimentalaren fasean badaude) enpresen egungo beharrekin lerrokatzen baita. Izan ere, teknologia berriak sartuz lehiakortasuna areagotu nahi dute.

Hori dela bide, dagoen aurrekontu eskuragarriaren barruan, bidezkoa da programari esleitutako baliabide ekonomikoak gehitzea.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea 2023an «Smart Industry» laguntza-programaren oinarri arautzaileen 3. artikuluko 1. apartatuaren aldaketa, honako modu honetan idazteko:

«3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak

1.– 2023an laguntzak emateko programa honen helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 3.700.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude».

Bigarrena.– 2023an «Smart Industry» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak aldatzeko ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

AZKEN XEDAPENA

Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2023ko urriaren 25a.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala