Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2023ko azaroaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5053

EBAZPENA, 2023ko urriaren 25ekoa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza-batzordeak eguneratzen dituena.

34/2012 Dekretuak, martxoaren 6koak, Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzen duenak, osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamendua arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, osasun-zientzietako espezialitateak zehaztu eta sailkatzen dituen eta osasun-prestakuntza espezializatuaren sistemako zenbait alderdi garatzen dituen otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Errege Dekretu horren 8. artikuluaren arabera, irakaskuntza-batzordeei dagokie prestakuntza antolatzea, haren aplikazio praktikoa gainbegiratzea eta osasun-zientzietako espezialitateetako prestakuntza-programetan aurreikusitako helburuak betetzen direla kontrolatzea. Era berean, egoiliarren prestakuntza-jarduerak osasun-zentroaren ohiko laguntza-jarduerarekin eta jarduera asistentzialarekin integratzeko erraztasunak ematea dagokie, zentroan izango duten jarduera profesionala planifikatuz, bertako zuzendaritza-organoekin batera.

34/2012 Dekretuaren 6.3 artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza-batzordeak osasun-prestakuntza espezializatuan eskumena duen zuzendaritzaren ebazpen bidez sortu, aldatu edo desegingo dira. Era berean, zuzendaritza horrek zehaztuko du zein irakaskuntza-unitate dauden batzorde horiei atxikita.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2019ko otsailaren 8ko Ebazpenak aitortu zuen, ordura arte, irakaskuntza-batzorde propioa zuten 16 irakaskuntza-zentro edo -unitate zeudela Euskal Autonomia Erkidegoan.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2022ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez Euskadiko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitatearen Irakaskuntza Batzordearen atxikipen funtzionala aldatu zela jakinarazi zen, funtzionalki Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzaren mende egotetik sail bereko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren mendeko izatera pasatuta. Bestetik, Lege eta Auzitegi Medikuntzako Irakaskuntza Unitateko Irakaskuntza Batzordea sortu zen, eta Osasun Ministerioak behin-behineko akreditazioa eman zion.

Geroago, Osasun Ministerioko Lanbide Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko apirilaren 19ko ebazpenaren bidez, Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Osasun Mentaleko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala akreditatu zen, eta indarrik gabe utzi zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Mentaleko Erizaintzako Irakaskuntza Unitateko Irakaskuntza-batzordea akreditatu zuen aurreko ebazpena. Irakaskuntza-unitate multiprofesional berria sortzean, irakaskuntza-batzorde hori desagertu egin da, Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Irakaskuntza Batzordean integratu baita.

Ondorioz, orain ebazpena eman behar da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Mentaleko Erizaintzako Irakaskuntza-unitateko Irakaskuntza-batzordea desegiteko.

Horregatik guztiagatik, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 10. artikuluaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako Osasun Mentaleko Erizaintzako Irakaskuntza Unitateko irakaskuntza-batzordea desegitea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza-batzordeen zerrenda eguneratzea. Zerrenda hori honekin batera doan eranskinean dago zehaztuta, eta bertan zehazten dira, gainera, batzorde horiei atxikitako irakaskuntza-unitateak eta mendekotasun funtzionala.

Hirugarrena.– Aitortutako irakaskuntza-batzordeen kopurua, osaera eta eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren xehetasunen araberakoak izan beharko dira.

Laugarrena.– Ezartzea bai onartutako irakaskuntza-batzordeen osaera eguneratua, bai eratzen diren batzorde berriena, bai irakaskuntza-zentroaren edo -unitatearen plan estrategikoa, bai eta irakaskuntza-kalitatea kudeatzeko plana ere, martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 7.2 artikuluan aipatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrian argitaratu beharko direla zentroari/irakaskuntza-unitateari dagokion atalean.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 25a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MIGUEL SÁNCHEZ FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala