214. zk., 2023ko azaroaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5052
AGINDUA, 2023ko urriaren 23koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Eki Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.
2023ko maiatzaren 29an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Eki Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak 2023ko apirilaren 26an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publiko bihurtu zen Bilbon 2023ko maiatzaren 26an Jaime Fernández Ostolaza notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 729). Eskritura horren arabera, fundazioaren interes orokorreko helburuak zehazten dira, eta jarduera-eremua mugatzen da. Era berean, helburuen zerrenda eredugarria zabaltzen du. Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.
Aipatutako dokumentazioaren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa egiten da ondorengoari dagokionean:
– 2. artikulua (Fundazioaren xedeak): interes orokorrekotzat jotzen diren fundazioaren helburuak zehazten dira. Fundazioaren jarduera-eremua mugatu da, eta Saharaz hegoaldeko Afrikan zehaztu da batez ere. Aurreko idazketa orokorragoa zen, eta munduan garapen-bidean zeuden herrialde guztietara zabaltzen zuen. Hala ere, modu sendoagoan egiten da irakaskuntza-lanaren aldeko apustua, eguzki-energia fotovoltaikoko gaikuntza teknikoan tokiko pertsonak prestatuz.
Fundazioak laguntzen dituen Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako helburuak zabaltzen dira:
7.– Lan duina eta hazkunde ekonomikoa.
17.– Helburuak lortzeko aliantzak.
– 3. artikulua (Fundazioaren jarduerak eta baliabideak aplikatzeko arauak): zabaldu egiten da fundazioaren helburu orokorrarekin bat datozen helburuen zerrenda eredugarria, aldaketa berrietara egokitzeko. Garrantzia ematen zaio Saharaz hegoaldeko Afrikako tokiko pertsonak gaitzeari eguzki-teknologia fotovoltaikoko lanbide-prestakuntzan.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezko jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación Eki Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, interes orokorrekotzat jotzen diren fundazioaren helburuen aldaketa eta horien jarduera-eremuaren mugaketa. Era berean, helburuen zerrenda eredugarria zabaltzen da agindu honen datarekin, Jaime Fernández Ostolaza notario jaunaren aurrean 2023ko maiatzaren 26an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 729).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 23a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.