Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2023ko azaroaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5051

AGINDUA, 2023ko urriaren 23koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación Carmen Iglesias Ferreiro izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzen baita, eta fundazioari Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan irekitako erregistro-orria ixtea erabakitzen baita, Andaluziako Fundazioen Erregistrora lekualdatzea dela kausa.

2022ko uztailaren 27an eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Carmen Iglesias Ferreiro izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Eskabidearekin batera, espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

Estatutu-aldaketa, funtsean, estatutuak Andaluziako autonomia-erkidegoko fundazioei buruzko indarrean dagoen araudira egokitzeko egin da, fundazioa Andaluziako Fundazioen Erregistrora lekualdatuko baita. Era berean, honako artikulu hauek aldatu dira:

– Estatutuen 5. artikulua (orain 4. artikulua), fundazioaren helbideari dagokionez: Fundazioaren helbidea hau izango da: Inmaculada Concepción etorbidea 29, 1. lokala, Sierrasol kalearen izkina, 29631 PK, Arroyo de la Miel, Benalmádena (Málaga).

– Estatutuen 6. artikulua (orain 5. artikulua), jarduketa eremua den bezainbatean: fundazioak, nagusiki, Andaluziako autonomia-erkidegoko lurralde-eremuan egingo ditu bere jarduerak.

– Estatutuen 10. artikulua, fundazioaren patronatuaren osaerari (orain 13. artikulua) eta kargualdiari (orain 14.4 artikulua) buruzkoa: patronatua hiru pertsonak osatuko dute (lehen hiru eta bost pertsona artean osatuko zutela aurreikusten zen), eta kargualdia bost urtekoa izango da (lehen hamar urtekoa zen).

Estatutuak aldatzeko erabakia 2022ko maiatzaren 25ean hartu zuen fundazioaren patronatuak, eta publiko egin zen Benalmádenan, 2022ko uztailaren 6an, Pedro Antonio Corral Pedruzo notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1387).

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan ezarritakoa; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.

Fundación Carmen Iglesias Ferreiro izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Andaluziako Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko maiatzaren 31ko 10/2005 Legera egokitzeko –fundazioa Andaluziako Fundazioen Erregistrora lekualdatuko baita–, agindu honen datarekin, Pedro Antonio Corral Pedruzo notario jaunaren aurrean Benalmádenan 2022ko uztailaren 6an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 1387).

Bigarren artikulua.

Fundación Carmen Iglesias Ferreiro izeneko fundazioari –F-445 erregistro-zenbakiarekin– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan irekitako erregistro-orria ixtea, Andaluziako Fundazioen Erregistroan inskribatu ondoren.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación Carmen Iglesias Ferreiro izeneko fundazioaren gainean dagoen dokumentazioa Andaluziako Fundazioen Erregistrora bidaltzea.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 23a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala