Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2023ko azaroaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5050

AGINDUA, 2023ko urriaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Nazaret Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

2023ko ekainaren 8an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Nazaret Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak 2023ko otsailaren 23an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publiko bihurtu zen Donostian 2023ko maiatzaren 2an Enrique García-Jalón de la Lama notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 838). Era berean, soberako ondarearen erabilera aldatzen du fundazioa likidatuz gero eta ohorezko presidenteari eta ohorezko patronatukideei buruzko artikulu berri bat sartzen du. Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Aipatutako dokumentazioaren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa egiten da ondorengoari dagokionean:

– 36. artikulua (soberako ondarearen likidazioa eta erabilera): fundazioaren likidazio-eragiketen ondoriozko ondasunak eta eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrera bideratuko dira oso-osorik, fundazioaren helburuak betetzen direla bermatzen duten eskumenak baititu.

Aurreko idazketan, Jesusen Lagundiari eman behar zitzaizkion, oso-osorik interes orokorreko jarduerak egiteko.

– 39. artikulua (ohorezko presidentea eta ohorezko patroiak): fundazioaren onuretan egindako lanak aintzatesteko aipatutako karguak sartzen dituena.

Kargu horiek ez dira ordainduko, ez dute patronatukide-izaera hartuko, eta ez dute fundazioaren legezko ordezkaritza-ahalmenik emango.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Fundación Nazaret Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Fundazioa likidatuz gero soberako ondareak izango duen helburuari buruzkoa. Halaber, ohorezko presidentea eta ohorezko patroiak izendatzeko aukera ematen duen artikulu berri bat sartzen du, agindu honen datarekin, Enrique García-Jalón de la Lama notario jaunaren aurrean 2023ko maiatzaren 2an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 838).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 20a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala