214. zk., 2023ko azaroaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5049
AGINDUA, 2023ko urriaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Blas de Otero izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.
2023ko maiatzaren 18an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Blas de Otero izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak 2020ko abenduaren 29an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publiko bihurtu zen Bilbon 2023ko maiatzaren 18an, Vicente María del Arenal Otero jauna notarioaren aurrean, Andrés Urrutia Badiola jauna bizilagunaren aldi baterako ezintasunagatik, ordezko gisa (protokolo-zenbakia: 1498). Horren arabera aldatzen dira fundazioaren estatutuetako 4., 9., 11., 13., 18., 19., 20. eta 25. artikuluak. Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.
Aipatutako dokumentazioaren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa egiten da ondorengoari dagokionean:
– 4. artikulua (Helbidea): Artzentalesko (Bizkaia) Traslosheros kaleko 1 zenbakiko helbidea egungo helbide honetara aldatzen da: Barrainkua kalea 5, 3. solairua, Bilbao (Bizkaia).
– 9. artikulua (Patronatua): fundazioaren patronatuari beste esleipen bat gehitu zaio, dietak onartzeko aukera ematen duena. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 17. artikuluan ezarritako mugak errespetatu beharko ditu.
– 11. artikulua (Patronatuaren osaera): artikuluaren 6 puntuak berriz zenbakitzen dira korrelatiboak izan daitezen; izan ere, aurreko bertsioan desordenatuta daude.
– 13. artikulua (Lehendakaritza): fundazioaren presidenteari baimena ematen zaio patronatuko kide bati edo batzuei fundazioak egindako ekintzetan, kontratuetan eta ordainketa-aginduak emateko ahalmenetan, fundazioa eskuordetzeko. Hala ere, eskuordetze horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 18. artikuluan ezarritako mugak errespetatu beharko ditu.
– 18. artikulua (Ahalmenak eskuordetzea eta ahalordetzeak): patronatuak bere ahalmenetako batzuk zuzendaritzari eskuordetzeko duen aukera ordezkatzen du, eta ahalmen horiek gerentziari eskuordetzeko aukera ematen dio.
Era berean, patronatuak, beharrezkoa denean, kontratazio-mahaia izendatzeko aukera dauka, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko legeriaren baldintzak betetzeko.
– 19. artikulua (Bilerak eta deialdiak): deialdia gutxienez 5 egun baliodun lehenagoko epean egingo da. Aurreko idazketa ordezten du, 20 egun lehenago aurreikusten baitzuen.
– 20. artikulua (Eraketa): patronatua lehen deialdian behar bezala eratuta gera dadin, kideek parte hartu ahal izango dute, presentzialki, telematikoki edo eskuordetuta. Biltzeko formula berri horiek gehitu dira.
Era berean, lehendakariak edo lehendakariordeak bileretan parte hartzeko aukera ematen du, lehen edo bigarren deialdian behar bezala eratuta gera dadin.
Horrez gain, patronatuko kideek ezin badute deitutako bilerara joan, botoa beste kide baten esku utzi ahal izango dute. Bertaratutako kideek gehienez bi ordezkaritza izateko aukera baino ez dute izango.
– 25. artikulua (Ekitaldi ekonomikoa, urteko kontuak eta jarduketa-plana): «bai eta fundazioei buruzko legeriak eskatzen dituenak ere» testua sartzen du urteko kontuak osatzen dituzten agirien artean.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación Blas de Otero izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, 4., 9., 11., 13., 18., 19., 20. eta 25. artikuluak aldatuz: helbidea, patronatuaren eginkizunak, patronatuaren osaera, lehendakariaren eta patronatuaren eginkizunak eskuordetzea, eta deialdiak eta bilerei buruzkoak. Agindu honen datarekin egiten da, Vicente María del Arenal Otero jauna notarioaren aurrean, Andrés Urrutia Badiola jauna bizilagunaren aldi baterako ezintasunagatik, ordezko gisa (protokolo-zenbakia: 1498).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 17a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.