Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2023ko azaroaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5047

AGINDUA, 2023ko urriaren 23koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzaren, Goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko irailaren 8ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2023ko irailaren 25eko EHAA, 183 zk.), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostuaren deialdia, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren Zuzendaritzakoa (520010 kodea, 92. dotazioa).

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 23a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala