205. zk., 2023ko urriaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4898
IRAGARKIA, 2023ko urriaren 13koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez etxebizitza ikuskatzeko prozedurako entzunaldi-izapideak jakinarazten baitira.
Aipatutako entzunaldi-izapideak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak, bost eguneko epean, Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) agertu ahal izango dira, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko. Halaber, hamar eguneko epea izango dute, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta beraientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 13a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.