205. zk., 2023ko urriaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4896
IRAGARKIA, 2023ko urriaren 20koa, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira «Artzentales-Sopuerta Parke Eoliko eta haren ebakuazio-azpiegitura» proiektuaren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak, Artzentales, Sopuerta, Galdames, Muskiz, Zalla eta Gueñesko udal-mugarteetan, guztiak Bizkaiko Lurralde Historikokoak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, parke eolikoen bidez, energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira Artzentales-Sopuerta Parke Eoliko eta haren ebakuazio-azpiegiturari dagozkion proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.
Erreferentzia: ATO/YMM.
Espedientea: 48-GE-Y-2022-00001.
– Artzentales-Sopuerta Parke Eoliko eta haren ebakuazio-azpiegitura proiektua, honetan datzana:
• 49.6 MW-ko parke eolikoa, 6.2 MW-ko potentzia unitarioko 8 aerosorgailuz eta 30 kV-ko aerosorgailuen arteko interkonexiorako azpiegitura elektrikoz osatua, Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskizko udalerrietan.
• Artzentales-Sopuerta 30/66 kV-ko azpiestazio jasotzailea, parke eolikoaren inguruan, Sopuertako udalerrian.
• Artzentales-Sopuerta 66/30 kV-ko konexio-azpiestazio murriztailea konexio-puntuaren inguruan, Gueñesko udalerrian.
• Ebakuazioko aireko linea, Artzentales-Sopuerta Parke Eolikoko Azpiestazio Jasotzailea eta Konexioko Azpiestazio Murriztailea lotuko dituena, aireko linearen iritsieran, La Jara azpiestazioko konexio-puntutik gertu. Linea Artzentales, Sopuerta, Zalla eta Gueñesko udalerrietan zehar joango da, eta 17.729 metroko luzera izango du.
• Lotura egiteko lurpeko linea, konexio-azpiestazio murriztailea La Jara azpiestazioarekin lotuko duena, 466 metroko luzerarekin eta Gueñesko udalerritik igaroko dena.
– Helburua: energia elektrikoa sortzea lurreko teknologia berriztagarri eolikoaren bidez.
– Eskatzailea: Euskal Haizie, S.L.
– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Kokalekua: Artzentales, Sopuerta, Galdames, Muskiz, Zalla eta Gueñesko udalerriak.
– Aurrekontua, guztira: 57.504.316,00 euro.
Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena ematea Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da, eta jendaurrean jarri behar da, ingurumen-inpaktuaren azterlanaren jendaurreko informazioarekin batera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera.
Hori guztia argitara ematen da interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa aztertu ahal izan dezaten sail honek Bizkaian duen lurralde-ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Bilbao, 2023ko urriaren 20a.
Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.