205. zk., 2023ko urriaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4893
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 153/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako hautaketa-prozedurarako hautagai batek 153/2023 prozedura laburtua aurkeztu du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2023ko otsailaren 9ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin da 2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio eta Itzaltze Zerbitzuetako suhiltzaile kategoriako Administrazio Bereziko Zerbitzuan sartzeko hautaketa-prozeduraz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2022ko abenduaren 19ko Erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko urriaren 16a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.