205. zk., 2023ko urriaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4892
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariak SE-99-2023-181-TG zehapen-espedientea hasteko ebazpena. Espediente hori Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzeari buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legearekin lotuta dago.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Alegazioak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 5a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.