205. zk., 2023ko urriaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4890
AGINDUA, 2023ko urriaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Loiuko (Bizkaia) «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Loiuko (Bizkaia) «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan; azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko:
Kode zenbakiak: 014844 (EAE) eta 48003734 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Ayalde».
Titularra: Sopensa, S. A.
Helbidea: Aiartza bidea, 5.
Udalerria: Loiu.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena: 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:
● Unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
● Bi unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
● Bi unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostuko edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostuko edukierakoa.
– Batxilergoa: «Zientzia eta teknologia», «Giza eta gizarte zientziak» eta «Artea»: 6 unitate, 210 ikaspostuko edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.
Bigarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.