205. zk., 2023ko urriaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4889
EBAZPENA, urriaren 11koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan usapal europarra (Streptopelia turtur) kudeatzeko plana jendaurrean jartzen duena.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko urriaren 10eko Aginduaren bidez, hasiera eman zaio Euskal Autonomia Erkidegoan usapal europarra (Streptopelia turtur) kudeatzeko plana onartzeko prozedurari.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedura arautzen duen ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluak ezarritakoa betez, jendaurrean jartzeko eta administrazio publikoei eta gizarte-sektore interesdunei entzuteko epea ireki behar da, hilabetekoa, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horregatik guztiagatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 22.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Usapal europarra (Streptopelia turtur) kudeatzeko plana jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioz, dokumentazioa aztergai egongo da epe horretan, bai egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/web01-tramite/es/contenidos/informacion_publica/inf_1928258/eu_def/index.shtml) bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian:
Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.
Eusko Jaurlaritza.
Donostia kalea, 1.
01010 Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 11.
Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,
ADOLFO URIARTE VILLALBA.