205. zk., 2023ko urriaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (795 KB - 10 orri.)
- EPUB (824 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4887
102/2023 EBAZPENA, urriaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Espainiako Gobernuaren eta Urduñako Udalaren arteko hitzarmena, Europar Batasunak finantzatutako Nextgeneration-EU – Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko etxebizitzaren eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko, Urduñako udalerriko (Bizkaia) «Barrios María Dolores Madaria y Landatas» birgaitze programatuko bizitegi-inguruneari dagokionez.
Euskal Estatistika Erakundeak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, publikotasun egokia emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Espainiako Gobernuaren eta Urduñako Udalaren arteko hitzarmena, Europar Batasunak finantzatutako Nextgeneration-EU – Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko etxebizitzaren eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko, Urduñako udalerriko (Bizkaia) «Barrios María Dolores Madaria y Landatas» birgaitze programatuko bizitegi-inguruneari dagokionez. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 20a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 20KO 102/2023 EBAZPENARENA
ALDEBIKO BATZORDEAREN 10. ERABAKIA, 2023KO UZTAILAREN 28AN EGINDAKO SAIOAN HARTUA, URDUÑAKO UDALERRIKO «MARÍA DOLORES MADARIA ETA LANDATAS AUZOAK» BIRGAITZE PROGRAMATUKO BIZITEGI-INGURUNEARI BURUZKOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN NEXTGENERATIONEU EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUTAKO SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANEKO EGOITZA-BIRGAITZEAREN ETA ETXEBIZITZA SOZIALAREN ARLOKO LAGUNTZA-PROGRAMAK GAUZATZEARI BURUZKOA
2023ko uztailaren 28a.
TELEMATIKOKI BILDU DIRA:
Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren izenean, Francisco Javier Martín Ramiro jauna, Etxebizitza eta Lurzoruaren zuzendari nagusia, hura izendatzea xedatzen duen otsailaren 11ko 355/2020 Errege Dekretuaren arabera, eta Aldebiko Jarraipen Batzordearen buru gisa, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 71.3 artikuluan ezarritakoaren babesean (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko laguntza-programak arautzen dituena etxebizitzak birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloan).
Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean, Ignacio de la Puerta Rueda jauna, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria, hura izendatzea xedatzen duen urtarrilaren 26ko 43/2021 Dekretuaren arabera, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 71.3 artikuluan ezarritakoaren babesean jardunez.
Urduñako Udalaren izenean, Jon Iker Santocildes Perez jauna, alkate gisa, 2023ko ekainaren 17ko Osoko Bilkura Berezian hartutako erabakiaren arabera, aipatutako 853/2021 Errege Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren babesean jardunez.
HONAKO HAU ADIERAZTEN DUTE:
1.– Arestian aipatutako 853/2021 Errege Dekretuak, beste laguntza batzuen artean, honako hau arautzen du: Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko –Next Generation EU– «Auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programa». Plan horren xedea da finantzaketa ematea batera egiteko nagusiki bizitegi-erabilera duten eraikinetako eta etxebizitzetako –familia bakarreko etxebizitzak barne– birgaitze-obrak eta -jarduketak eta Birgaitze Programatuko Bizitegi Inguruneak (BPBI) izeneko jarduketa-esparruen barruko espazio publikoak –aldez aurretik mugatuta daudenak edozein biztanleria-tamainako udalerrietan– urbanizatzeko edo berrurbanizatzeko lanak.
2.– Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak 2022ko urriaren 28ko transferentzia-ebazpenaren bidez, 67.477.620,00 euro transferitu dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari, «Bizitegi-inguruneetan ekonomia eta gizartea berreskuratzeko birgaitze-programa» izeneko C02.I01 Inbertsioaren 2022. urteari dagokiona, 2022ko irailaren 13an egindako Konferentzia Sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.
Horrez gain, aipatutako kreditu-transferentziaren ebazpenetan, Autonomia Erkidegoak programen kudeaketan dituen betebeharrak jasotzen dira, eta horien artean dago irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduan (kudeaketa-sistema konfiguratzen duena) eta irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduan (Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Erakundeek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezartzen dituena, mugarriak eta helburuak betetzen diren jarraipena egiteko, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien neurrien aurrekontua eta kontabilitatea betearazteko) araututako zeharkako printzipioak betetzea. Proposatutako jarduerei dagokienez, Autonomia Erkidegoak adierazten du betebehar horiek betetzen direla zainduko duela, bai zuzenean, bai betearazteaz arduratzen diren erakunde betearazleen aldetik.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoak Urduñako udalerrian kokatutako «María Dolores Madaria eta Landatas auzoak» izeneko birgaitze programatuko bizitegi-inguruneko (BPBI) jarduketak finantzatzeko eskatu du, «Auzo mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programaren» barruan, 853/2021 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
4.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2.c) artikuluan ezarritakoa betez, Euskal Autonomia Erkidegoak zuzenean eman dizkio dirulaguntzak Urduñako Udalari, artikulu horretan aurreikusitako arrazoi hauengatik:
Eremua EAEko 251 udalerriei eginiko «interes-kontsultari» buruz jasotako erantzunetan oinarrituta aukeratu da; udalerrien artean, heltze-maila handienekoak aukeratu dira. Bestalde, nabarmendu behar da BPBI honetan jasotako etxebizitzak kalteberatasun-arrisku oso handiko eremuetako batean daudela, Eusko Jaurlaritzak eginiko Kalteberatasun Inbentarioaren arabera.
Ondorioz, bai Euskal Autonomia Erkidegoak bai Urduñako Udalak uste dute egiaztatuta geratzen direla interes publikoa eta muga sozial eta ekonomikoak, dirulaguntza horiek zuzenean adjudikatzeko beharra justifikatzen dutenak, ezin direlako dagoeneko gauzatu den lehia publikoko prozesuaz bestelako baten mende jarri.
5.– Proposamenean, birgaitze-bulego bat sortzea aurreikusten da, BPBIan programatutako jarduketen kudeaketa eta garapena errazteko.
6.– Euskal Autonomia Erkidegoak adierazten du jarduketak 853/2021 Errege Dekretuan ezarritako betebeharrak betetzen dituela, eta, bereziki, errege-dekretu horren 10. artikuluan (eremuaren lurralde-mugaketari eta etxebizitzarako bizitegi-erabilerarako eraikigarritasun-mugei buruzkoa) eta 12. artikuluan ezarritakoak (BPBIak kudeatzeko akordioari buruzkoa).
7.– Administrazio sinatzaileek beharrezkoa irizten diote akordio honen xede den eremu mugatuko jarduketak finantzatzeari, eraikinak berritzea sustatu, eta gutxienez energia primario berriztaezinean % 30 aurreztea lortzeko.
8.– Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak, Aldebiko Jarraipen Batzordeak 2022ko martxoaren 28an hartutako erabakiaren bitartez, kalteberatasun-irizpideak ezarri dituzte, auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programaren esparruan (1. programa), bai eta dagozkien gehieneko zenbatekoak ere.
Arestian azaldutako aurrekariak aztertu dira, eta urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren eta ondorengoen arabera («Auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programari» buruzkoak), zera:
ADOSTU DUTE:
Lehenengoa.– Laguntzen xede izango den BPBIa definitzea.
Urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoa betez, akordio honen bitartez «Auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programako» (1. programa) dirulaguntzen xede izango den BPBIa definitzen da.
«María Dolores Madaria eta Landatas auzoak» BPBIa eremu etena da eta 150 etxebizitzaz osatuta dago. Guztira 1,21 hektarea hartzen ditu eta honako atari hauek hartzen ditu:
(Ikus .PDF)
Jarduketaren guztizko kostua 8.433.472,39 euro-koa izango dela aurreikusten da (BEZa barne), eta diruz lagun daitekeen inbertsio bat, 5.571.506,03 euro-koa «Auzo mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programaren» barruan, honako kontzeptu hauetan banakatuta:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Energia-helburuak.
Akordio honen xede den BPBIa osatzen duten eraikinak birgaitzeko jarduketan, energia primario berriztaezinaren kontsumoa % 60 baino gehiago murriztea aurreikusten da.
Hirugarrena.– Jarduketak finantzatzea.
Jarduketak jarraian ezarritakoaren arabera finantzatuko dira; hain zuzen, ekarpenei dagozkien urterokoak ezarriko dira.
– Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak eskualdatutako funtsen kargura, 2022ko urriaren 28ko eskualdatze-ebazpenaren bidez eta «Auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programaren» barruan (1. programa), programa horretan diruz lagun daitekeen inbertsioan sartutako kostuen 4.487.380,02 euro finantzatuko da gehienez, honela banakatuta:
(Ikus .PDF)
Dirulaguntzaren xedea da Urduñako «María Dolores Madaria eta Landatas auzoak» auzoko etxebizitza-eraikinak birgaitzea, 853/2021 Errege Dekretuan eskatutako betekizunen arabera.
Dirulaguntzaren azken zenbatekoa zehazteko, dirulaguntzaren xedea betetzen duten eta benetan birgaituta dauden etxebizitzen kopurua hartuko da kontuan, 853/2021 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako laguntzaren gehieneko zenbatekoaren eta dirulaguntzaren gehieneko ehunekoaren irizpideei jarraituz.
– Euskal Autonomia Erkidegoak 2.135.908,13 euro finantzatzeko konpromisoa hartzen du, 2022 (165.000,00 euro), 2023 (520.020,81 euro), 2024 (961.158,66 euro) eta 2025 (489.728,66 euro) urteetan egin beharreko ekarpenen bidez, jarduketen gauzatze-mailaren arabera.
– Urduñako Udalak 555.519,40 euro finantzatzeko konpromisoa hartzen du, 2022an (475.519,40 euro), 2023an (40.000,00 euro) eta 2024an (40.000,00 euro) egin beharreko ekarpenen bidez. Urterokoen banaketa hori gutxi gorabeherakoa da, eta jarduketen gauzatze-mailaren arabera birdoitu egin ahal izango da.
– Partikularrek 1.254.664,84 euro-ko ekarpena egingo dute, dagozkien urterokoetan, jarduketen gauzatze-mailaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoak agiri hau sinatuz egiaztatzen du diruz lagundu daitezkeen jarduketen kostuak guztira, tributuak kontuan hartu gabe, ez dituela gaindituko autonomia-erkidego horri dagozkion jarduketa horien merkatuko batez besteko kostuak.
Laugarrena.– Programako laguntzak emateko prozedura. Programaren kudeaketa.
«María Dolores Madaria eta Landatas» BPBIa birgaitzeko jarduketetarako laguntzak Urduñako Udalari zuzenean emateko prozeduraren bidez emango dira.
Urduñako Udala izango da BPBIko jarduketak gauzatzearen arduraduna.
Urduñako Udalak birgaitze-bulegoko zerbitzuak emango ditu, eta programatutako jarduketen kudeaketa eta garapena erraztuko ditu, ingurune fisikoa urbanizatzeko, berrurbanizatzeko edo hobetzeko obrak egingo ditu, eta higiezinak birgaitzeko jarduketak bultzatuko ditu.
Bosgarrena.– Autonomia-erkidegoaren konpromisoa.
Euskal Autonomia Erkidegoak urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan jasotako konpromiso guztiak bete beharko ditu, eta, bereziki, dirulaguntza osoa ordaindu aurretik egiaztatu beharko du jarduketak erabat amaitu direla eta azken hartzaileek dirulaguntzaren xede diren laguntzak eta aipatutako Errege Dekretuan ezarritako betebeharrak bete dituztela. Horretarako, beharrezkoak diren egiaztagiriak bildu beharko ditu.
Era berean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) esparruan ezarritako baldintza guztiak onartzen ditu. Konpromisoa hartzen du Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioari SEEPen esparruan, Europako edo Estatuko araudiarekin bat, eska daitekeen beste edozein txosten edo egiaztagiri aurkezteko, bai eta eskatzen zaion informazioa emateko ere, planaren kudeaketa- eta jarraipen-sistema egokia betetze aldera.
Seigarrena.– Akordioaren jarraipena.
Akordio honetan jasotako jarduketen jarraipena Aldebiko Jarraipen Batzordeak egingo du, honako hauetan ezarritakoaren arabera: urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 72. artikulua, HFP/1030/2021 Agindua (irailaren 29koa, SEEP kudeatzeko sistema eratzen duena) eta HFP/1031/2021 Agindua (irailaren 29koa, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ataletako neurrien mugarri eta helburuak zenbateraino betetzen diren jakiteko jarraipena egiteko eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenaren jarraipena egiteko).
Arestian aipatutakoa gorabehera, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak obra eta jarduketen gauzatze-egoera egiaztatzeko beharrezkoak diren egiaztapenak, bisitak eta jarduketak egin ahal izango ditu, bai eta akordio honetan hartutako konpromisoak betetzen direla egiaztatzekoak ere.
Halaber, Aldebiko Jarraipen Batzordeak sor daitezkeen gertakizunen aurrean beharrezkoak diren aldaketak egin ahal izango ditu akordio honetan, jarduketak osorik gauzatzen direla bermatzeko, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 71.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Zazpigarrena.– Akordioaren iraupena.
Euskal Autonomia Erkidegoak eta Urduñako Udalak konpromisoa hartzen dute finantzatuko diren jarduketak 2026ko ekainaren 30erako amaituta egongo direla, eta jarduketak amaitu direla eta dirulaguntzaren xedea bete dela dioten egiaztagiriak aurkeztuko dizkiola Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioari, 2026ko abenduaren 31 baino lehen.
Alderdiek akordio hau betez bere gain hartutako betebeharrek jarduerak amaitzeko eta justifikatzeko adierazitako alditik harago iraungo dute, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) esparruan hartutako konpromisoak eta helburuak bete ahal izateko, beharrezkoa denaren arabera, eta planak eta errege-dekretu horrek etxebizitzak birgaitzearen eta etxebizitza sozialak eraikitzearen arloetan ezarritako helburuak betetzeko.
Zortzigarrena.– Eranskinak.
– «María Dolores Madaria eta Landatas auzoak» BPBIaren laburpen-fitxa.
– BPBIa osatzen duten higiezinen mugaketa jasotzen duten planoak.
Sinadura honek balio juridikoa izan dezan, erakunde sinatzaile bakoitzak akordio honen edukiak gauzatzeko nahitaezkoak diren ebazpenak izapidetu eta onartu beharko ditu bere organo eskudunen aurrean.
Aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko, bertaratuek dokumentu hau sinatu dute adierazitako egunean.
Etxebizitza eta Lurzoruaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO JAVIER MARTÍN RAMIRO.
Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria,
IGNACIO DE LA PUERTA RUEDA.
Urduñako alkatea,
JON IKER SANTOCILDES PEREZ.