Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2023ko urriaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4886

101/2023 EBAZPENA, urriaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Espainiako Gobernuaren eta Amurrioko Udalaren arteko hitzarmena, Europar Batasunak finantzatutako «Nextgeneration EU» Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko egoitza-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko, Amurrioko udalerriko (Araba) «Goikolarra» birgaitze programatuko bizitegi-inguruneari dagokionez.

Euskal Estatistika Erakundeak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, publikotasun egokia emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Espainiako Gobernuaren eta Amurrioko Udalaren arteko hitzarmena, Europar Batasunak finantzatutako «Nextgeneration EU» Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko egoitza-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko, Amurrioko udalerriko (Araba) «Goikolarra» birgaitze programatuko bizitegi-inguruneari dagokionez. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 19a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 19KO 101/2023 EBAZPENARENA
ALDEBIKO BATZORDEAREN 09. AKORDIOA, 2023KO UZTAILAREN 28AN EGINDAKO SAIOAN HARTUA, AMURRIOKO «GOIKOLARRA» BIRGAITZE PROGRAMATUKO BIZITEGI-INGURUNEARI BURUZKOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN NEXTGENERATIONEU EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUTAKO SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANEKO EGOITZA-BIRGAITZEAREN ETA ETXEBIZITZA SOZIALAREN ARLOKO LAGUNTZA-PROGRAMAK GAUZATZEARI BURUZKOA

2023ko uztailaren 28a.

TELEMATIKOKI BILDU DIRA:

Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren izenean, Francisco Javier Martín Ramiro jauna, Etxebizitza eta Lurzoruaren zuzendari nagusia, hura izendatzea xedatzen duen otsailaren 11ko 355/2020 Errege Dekretuaren arabera, eta Aldebiko Jarraipen Batzordearen buru gisa, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 71.3 artikuluan ezarritakoaren babesean (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko laguntza-programak arautzen dituena etxebizitzak birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloan).

Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean, Ignacio de la Puerta Rueda jauna, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria, hura izendatzea xedatzen duen urtarrilaren 26ko 43/2021 Dekretuaren arabera, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 71.3 artikuluan ezarritakoaren babesean jardunez.

Amurrioko Udalaren izenean, Txerra Molinuevo Laña jauna, alkate gisa, 2023ko ekainaren 17ko Osoko Bilkura Berezian hartutako erabakiaren arabera, aipatutako 853/2021 Errege Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren babesean jardunez.

HONAKO HAU ADIERAZTEN DUTE:

1.– Arestian aipatutako 853/2021 Errege Dekretuak, beste laguntza batzuen artean, honako hau arautzen du: Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko –Next Generation EU– «Auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programa». Plan horren xedea da finantzaketa ematea batera egiteko nagusiki bizitegi-erabilera duten eraikinetako eta etxebizitzetako –familia bakarreko etxebizitzak barne– birgaitze-obrak eta -jarduketak eta Birgaitze Programatuko Bizitegi Inguruneak (BPBI) izeneko jarduketa-esparruen barruko espazio publikoak –aldez aurretik mugatuta daudenak edozein biztanleria-tamainako udalerrietan– urbanizatzeko edo berrurbanizatzeko lanak.

2.– Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak, 2022ko urriaren 28ko transferentzia-ebazpenaren bidez, 67.477.620,00 euro transferitu dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari, «Bizitegi-inguruneetan ekonomia eta gizartea berreskuratzeko birgaitze-programa» izeneko C02.I01 Inbertsioaren 2022. urteari dagokiona, 2022ko irailaren 13an egindako Konferentzia Sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Horrez gain, aipatutako kreditu-transferentziaren ebazpenetan, Autonomia Erkidegoak programen kudeaketan dituen betebeharrak jasotzen dira, eta horien artean dago irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduan (kudeaketa-sistema konfiguratzen duena) eta irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduan (Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Erakundeek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezartzen dituena, mugarriak eta helburuak betetzen diren jarraipena egiteko, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien neurrien aurrekontua eta kontabilitatea betearazteko) araututako zeharkako printzipioak betetzea. Proposatutako jarduerei dagokienez, Autonomia Erkidegoak adierazten du betebehar horiek betetzen direla zainduko duela, bai zuzenean, bai betearazteaz arduratzen diren erakunde betearazleen aldetik.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoak Amurrioko «Goikolarra» Birgaitze Programatuko Bizitegi Ingurunean (BPBI) jarduketak finantzatzea eskatu du, «Auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programaren» barruan, 853/2021 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2.c) artikuluan ezarritakoa betez, dirulaguntzak eman dizkio zuzenean Amurrioko Udalari ondorengo arrazoiengatik (artikulu horretan aurreikusiak).

Eremua EAEko 251 udalerriei eginiko «interes-kontsultari» buruz jasotako erantzunetan oinarrituta aukeratu da; udalerrien artean, heltze-maila handienekoak aukeratu dira. Bestalde, nabarmendu behar da BPBI honetan jasotako etxebizitzak kalteberatasun-arrisku oso handiko eremuetako batean daudela, Eusko Jaurlaritzak eginiko Kalteberatasun Inbentarioaren arabera.

Ondorioz, bai Euskal Autonomia Erkidegoak bai Amurrioko Udalak uste dute egiaztatuta geratzen direla interes publikoa eta muga sozial eta ekonomikoak, dirulaguntza horiek zuzenean adjudikatzeko beharra justifikatzen dutenak, ezin direlako dagoeneko gauzatu den lehia publikoko prozesuaz bestelako baten mende jarri.

5.– Proposamenean, birgaitze-bulego bat sortzea aurreikusten da, BPBIan programatutako jarduketen kudeaketa eta garapena errazteko.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoak adierazten du jarduketak 853/2021 Errege Dekretuan ezarritako betebeharrak betetzen dituela, eta, bereziki, errege-dekretu horren 10. artikuluan (eremuaren lurralde-mugaketari eta etxebizitzarako bizitegi-erabilerarako eraikigarritasun-mugei buruzkoa) eta 12. artikuluan ezarritakoak (BPBIak kudeatzeko akordioari buruzkoa).

7.– Administrazio sinatzaileek beharrezkoa irizten diote akordio honen xede den eremu mugatuko jarduketak finantzatzeari, eraikinak berritzea sustatu, eta gutxienez energia primario berriztaezinean % 30 aurreztea lortzeko.

8.– Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak, Aldebiko Jarraipen Batzordeak 2022ko martxoaren 28an hartutako erabakiaren bitartez, kalteberatasun-irizpideak ezarri dituzte, auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programaren esparruan (1. programa), bai eta dagozkien gehieneko zenbatekoak ere.

Arestian azaldutako aurrekariak aztertu dira, eta urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren eta ondorengoen arabera («Auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programari» buruzkoak), honako hau:

ADOSTU DUTE:

Lehenengoa.– Laguntzen xede izango den BPBIa definitzea.

Urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoa betez, akordio honen bitartez «Auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programako» (1. programa) dirulaguntzen xede izango den BPBIa definitzen da.

«Goikolarra» BPBIa eremu jarraitua da eta 96 etxebizitzaz osatuta dago. Guztira 1,79 hektarea hartzen ditu eta honako atari hauek hartzen ditu:

(Ikus .PDF)

Jarduketaren kostua, guztira, 7.111.002,73 euro-koa izango da (BEZa barne), eta diruz laguntzeko moduko inbertsioa, 3.916.939,16 euro-koa, «Auzo mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programaren» barruan, honako kontzeptu hauetan banatuta:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Energia-helburuak.

Akordio honen xede den BPBIa osatzen duten eraikinak birgaitzeko jarduketan, energia primario berriztaezinaren kontsumoa % 60 baino gehiago murriztea aurreikusten da.

Hirugarrena.– Jarduketak finantzatzea.

Jarduketak jarraian ezarritakoaren arabera finantzatuko dira; hain zuzen, ekarpenei dagozkien urterokoak ezarriko dira.

– Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak eskualdatutako funtsen kargura, 2022ko urriaren 28ko eskualdatze-ebazpenaren bidez eta «Auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programaren» barruan (1. programa), programa horretan diruz lagun daitekeen inbertsioan sartutako kostuen 2.727.425,00 euro finantzatuko da gehienez, honela banakatuta:

(Ikus .PDF)

Dirulaguntzaren helburua da Amurrioko «Goikolarra» auzoko etxebizitza-eraikinak birgaitzea, 853/2021 Errege Dekretuak eskatutako betebeharren arabera.

Dirulaguntzaren azken zenbatekoa zehazteko, dirulaguntzaren xedea betetzen duten eta benetan birgaituta dauden etxebizitzen kopurua hartuko da kontuan, 853/2021 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako laguntzaren gehieneko zenbatekoaren eta dirulaguntzaren gehieneko ehunekoaren irizpideei jarraituz.

– Euskal Autonomia Erkidegoak konpromisoa hartzen du 3.400.000,00 euro finantzatzeko, 2022 (185.000,00 euro), 2023 (683.570,00 euro), 2024 (1.530.000,00 euro) eta 2025 (1.001.430,00 euro) urteetan egin beharreko ekarpenen bidez, jarduketen gauzatze-mailaren arabera.

– Amurrioko Udalak 290.000,00 euro finantzatzeko konpromisoa hartzen du, 2022 (30.000,00 euro), 2023 (130.000,00 euro) eta 2024 (130.000,00 euro) urteetan egin beharreko ekarpenen bidez. Urterokoen banaketa hori gutxi gorabeherakoa da, eta jarduketen gauzatze-mailaren arabera birdoitu egin ahal izango da.

– Partikularrek 693.577,73 euro-ko ekarpena egingo dute, dagozkien urterokoetan, jarduketen gauzatze-mailaren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoak agiri hau sinatuz egiaztatzen du diruz lagundu daitezkeen jarduketen kostuak guztira, tributuak kontuan hartu gabe, ez dituela gaindituko autonomia-erkidego horri dagozkion jarduketa horien merkatuko batez besteko kostuak.

Laugarrena.– Programako laguntzak emateko prozedura. Programaren Kudeaketa.

«Goikolarra» BPBIa birgaitzeko jarduketetarako laguntzak zuzeneko prozeduraren bidez emango zaizkio Amurrioko Udalari.

Amurrioko Udala izango da BPBIko jarduketak gauzatzearen arduraduna.

Amurrioko Udalak birgaitze-bulegoko zerbitzuak emango ditu, eta programatutako jarduketen kudeaketa eta garapena erraztuko ditu, ingurune fisikoa urbanizatzeko, berrurbanizatzeko edo hobetzeko obrak egingo ditu, eta higiezinak birgaitzeko jarduketak bultzatuko ditu.

Bosgarrena.– Autonomia Erkidegoaren konpromisoa.

Euskal Autonomia Erkidegoak urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan jasotako konpromiso guztiak bete beharko ditu, eta, bereziki, dirulaguntza osoa ordaindu aurretik egiaztatu beharko du jarduketak erabat amaitu direla eta azken hartzaileek dirulaguntzaren xede diren laguntzak eta aipatutako Errege Dekretuan ezarritako betebeharrak bete dituztela. Horretarako, beharrezkoak diren egiaztagiriak bildu beharko ditu.

Era berean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan ezarritako baldintza guztiak onartzen ditu. Konpromisoa hartzen du Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioari SEEPen esparruan, Europako edo Estatuko araudiarekin bat, eska daitekeen beste edozein txosten edo egiaztagiri aurkezteko, bai eta eskatzen zaion informazioa emateko ere, planaren kudeaketa- eta jarraipen-sistema egokia betetze aldera.

Seigarrena.– Akordioaren jarraipena.

Akordio honetan jasotako jarduketen jarraipena Aldebiko Jarraipen Batzordeak egingo du, honako hauetan ezarritakoaren arabera: urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 72. artikulua, HFP/1030/2021 Agindua (irailaren 29koa, SEEP kudeatzeko sistema eratzen duena) eta HFP/1031/2021 Agindua (irailaren 29koa, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ataletako neurrien mugarri eta helburuak zenbateraino betetzen diren jakiteko jarraipena egiteko eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenaren jarraipena egiteko).

Arestian aipatutakoa gorabehera, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak obra eta jarduketen gauzatze-egoera egiaztatzeko beharrezkoak diren egiaztapenak, bisitak eta jarduketak egin ahal izango ditu, bai eta akordio honetan hartutako konpromisoak betetzen direla egiaztatzekoak ere.

Halaber, Aldebiko Jarraipen Batzordeak sor daitezkeen gertakizunen aurrean beharrezkoak diren aldaketak egin ahal izango ditu akordio honetan, jarduketak osorik gauzatzen direla bermatzeko, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 71.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Zazpigarrena.– Akordioaren iraupena.

Euskal Autonomia Erkidegoak eta Amurrioko Udalak konpromisoa hartzen dute finantzatuko diren jarduketak 2026ko ekainaren 30erako amaituta egongo direla, eta jarduketak amaitu direla eta dirulaguntzaren xedea bete dela dioten egiaztagiriak aurkeztuko dizkiola Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioari, 2026ko abenduaren 31 baino lehen.

Alderdiek akordio hau betez bere gain hartutako betebeharrek jarduerak amaitzeko eta justifikatzeko adierazitako alditik harago iraungo dute, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) esparruan hartutako konpromisoak eta helburuak bete ahal izateko, beharrezkoa denaren arabera, eta planak eta errege-dekretu horrek etxebizitzak birgaitzearen eta etxebizitza sozialak eraikitzearen arloetan ezarritako helburuak betetzeko.

Zortzigarrena.– Eranskinak.

– «Goikolarra» BPBIaren laburpen-fitxa.

– BPBIa osatzen duten higiezinen mugaketa jasotzen duten planoak.

Sinadura honek balio juridikoa izan dezan, erakunde sinatzaile bakoitzak akordio honen edukiak gauzatzeko nahitaezkoak diren ebazpenak izapidetu eta onartu beharko ditu bere organo eskudunen aurrean.

Aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko, bertaratuek dokumentu hau sinatu dute adierazitako egunean.

Etxebizitza eta Lurzoruaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO JAVIER MARTÍN RAMIRO.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria,

IGNACIO DE LA PUERTA RUEDA.

Amurrioko alkatea,

TXERRA MOLINUEVO LAÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala