Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2023ko urriaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4885

AGINDUA, 2023ko urriaren 10ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Guitrans izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko.

2023ko maiatzaren 15ean, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Guitrans izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egin zen. Fundazioaren patronatuak 2023ko martxoaren 29an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publiko bihurtu zen Donostian 2023ko apirilaren 18an José Luis Carvajal García Pando notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 538). Era berean, patronatuaren osaera eta soberako ondarearen erabilera ere aldatzen dira, fundazioa likidatuz gero. Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Aipatutako dokumentazioaren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa egiten da ondorengoari dagokionean:

– Estatutuak egokitzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeari, terminologia egokituz.

– 8. artikulua (lehen 10. artikulua) patronatuaren gutxieneko osaera, 12 kidekoa izatetik, gutxienez 10 eta 12 kideen artekoa izatera igaroz, eta garraio-arloan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako zuzendaria ezartzen da fundazioaren patronatuaren «berezko kargu» gisa.

– 36. artikulua (lehen 38. artikulua) aldatzea onartzen da. Artikulu horren bidez, likidazioaren ondoriozko ondasunak eta eskubideak fundatzailearentzat, Guitrans Gipuzkoako Garraio Enpresaburuen Elkartearentzat, bideratuko dira. Erabaki hori, nolanahi ere, Fundazioen Babesletzaren balorazioaren mende geratuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 43. artikulua betez, eta une horretan egiaztatuko da interes orokorreko helburuak gauzatzen direla.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Fundación Guitrans izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, baita ere, patronatuaren osaera eta soberako ondarearen erabilera aldatzen dira, fundazioa likidatuz gero. Agindu honen datarekin, José Luis Carvajal Garcia Pando notario jaunaren aurrean 2023ko apirilaren 18an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 538).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala