205. zk., 2023ko urriaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4884
AGINDUA, 2023ko urriaren 10ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen erregistroan inskribatzen baita Fundación «Fabrika» Centro de Alto Rendimiento para la Transformación de la Cultura Empresarial-«Fabrika» Fundazioa, Enpresen Kultura Eraldatzeko Errendimendu Handiko Zentroa fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.
2023ko maiatzaren 4an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación «Fabrika» Centro de Alto Rendimiento para la Transformación de la Cultura Empresarial-«Fabrika» Fundazioa, Enpresen Kultura Eraldatzeko Errendimendu Handiko Zentroa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko eskatuz. Fundazioaren patronatuak 2023ko martxoaren 16an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publiko bihurtu zen Donostian 2023ko maiatzaren 4an Ana Isabel Jaurrieta Alegría notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 505). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.
Halaber, erabaki horren bitartez, estatutuetan honako aldaketak sortu ziren:
– 15. artikulua (fundazioaren zuzendaritza nagusia): Fundazioaren zuzendaritza nagusia Adegik izendatutako pertsona izango da, eta aurreko idazketa aldatuko da, zeinaren bidez Adegiko zuzendaritza nagusiari esleitzen baitzaio.
– 22. artikulua (eraketa eta erabakiak hartzea): Adegiko zuzendaritza nagusiari ahalmenak ematen zaizkio, fundazioaren zuzendaritza nagusiari aurreko idazketan emandakoen ordez.
– 29. artikulua (estatutuak aldatzea): Adegiko zuzendaritza nagusiari ahalmenak ematen zaizkio, fundazioaren zuzendaritza nagusiari aurreko idazketan emandakoen ordez.
– 30. artikulua (bat-egitea): Adegiko zuzendaritza nagusiari ahalmenak ematen zaizkio, fundazioaren zuzendaritza nagusiari aurreko idazketan emandakoen ordez.
–.31. artikulua (zatiketa): Adegiko zuzendaritza nagusiari ahalmenak ematen zaizkio, fundazioaren zuzendaritza nagusiari aurreko idazketan emandakoen ordez.
– 33. artikulua (iraungitze-prozedura). Adegiko zuzendaritza nagusiari ahalmenak ematen zaizkio, fundazioaren zuzendaritza nagusiari aurreko idazketan emandakoen ordez.
– 35. artikulua (fundazioa beste erakunde bat bihurtzea): Adegiko zuzendaritza nagusiari ahalmenak ematen zaizkio, fundazioaren zuzendaritza nagusiari aurreko idazketan emandakoen ordez.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación «Fabrika» Centro de Alto Rendimiento para la Transformación de la Cultura Empresarial-«Fabrika» Fundazioa, Enpresen Kultura Eraldatzeko Errendimendu Handiko Zentroa Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, ebazpen honen azalpen-zatian aipatutako aldaketak txertatzeko, agindu honen datarekin, Ana Isabel Jaurrieta Alegría notario andrearen aurrean 2023ko maiatzaren 4an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 505).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.