Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2023ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4823

IRAGARKIA, 2023ko urriaren 6koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, Lantaróngo (Araba) udalerrian «1,8 MWn/2,0904 MWp-ko Acideka solar eguzki - instalazio fotovoltaikoa, 30 KVko Sarearekin lotura duena», egiteko proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen IX. tituluan eta Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (2020ko apirilaren 24ko EHAA), jendaurrean jartzen da proiektu hau:

– Eskatzailea: Dekitra, S.A.; IFK: A01169523; helbide soziala: Mirandatik Puentelarrarako errepidea (Lantaron industrialdea), 5. Km.

– Eskaera: aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena.

– Xedea: autokontsumorako energia elektrikoa sortzea teknologia fotovoltaikoaren bidez.

– Erreferentzia: 01 GEY 202300007– «1,8 MWn/2,0904 MWp-ko Acideka solar eguzki - instalazio fotovoltaikoko proiektua, 30 KV-ko sarearekin lotura duena»

– Instalazioaren ezaugarriak:

a) Lurrean dagoen planta fotovoltaikoa, 670 Wp-ko potentziadun 3.120 panel fotovoltaikok eta 200 KW-ko 9 inbertitzailek osatua.

b) 1.800 kVA-ko transformazio-zentro 1, hau da, transformadorea eta ETko gelaxkak gainazaleko eraikin prefabrikatu batean.

c) Konexio-puntua: hustu beharreko puntua Dekitra, S.A. enpresaren barne-sarea da. Dekitra CTCtik, hornidura I-de banaketa-sarera konektatu beharko da, 30 KV-ko Puentelarra – Miranda 1 linearekin lotuko den itzulera-linea batekin.

d) Instalazioaren potentzia: 1,8 MWn.

– Instalazio fotovoltaikoaren kokapena: 4. poligonoa, 0889. partzela, Lantaron (Araba).

– Aurrekontua: 1.091.526,71 euro.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, proiektua Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) edo Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuen Jendaurreko Informazioaren atalean) aztertu ahal izan dadin:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/

eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztea hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 6a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRIGUEZ DIAZ.


Azterketa dokumentala