202. zk., 2023ko urriaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4822
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 300/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
300/2023 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bitartez deitutako Ertzaintzako agente lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozesuan parte hartzen duen hautagai batek hasia. Izan ere, hautagai horrek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du 2023ko ekainaren 26ko PLEAko zuzendari nagusiaren ebazpenaren kontra (2023ko maiatzaren 4ko epaimahai kalifikatzailearen akordioen aurka jarritako gora jotzeko helegitea ezetsi egin zuen). Halaber, errekurritu egin du 2023ko maiatzaren 30eko Erabakia, zeinaren bidez hautaketa-prozeduran deitutako plazak betetzeko hautatu dituzten pertsonen behin betiko zerrenda onesten baita.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko urriaren 10a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.