202. zk., 2023ko urriaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 4 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4816
EBAZPENA, 2023ko urriaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda.
AURREKARIAK
1.– 2023ko maiatzaren 30ean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Agindua argitaratu zen, EHAAn. Agindu haren bidez, 2023. urtean ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten da.
2.– 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoaren arabera –1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena–, laguntzak emateari eta aldatzeari buruzko ebazpenak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Aginduaren arabera, onuradun izan direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.