Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2023ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4814

AGINDUA, 2023ko urriaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ikasiker lankidetza-beketako 2023-2024 ikasturteko deialdiko hautaketa-batzordea.

Hezkuntza sailburuak 2023ko ekainaren 20an emandako Aginduaren bidez, Ikasiker lankidetza-beketarako deia egin zen, 2023-2024 ikasturterako.

Bestalde, 13. artikuluan honako hau ezartzen da:

Hautaketa-batzorde bat eratuko da, zeinak espedienteei dagokienez azterketak eta ebazpen-proposamenak egingo dituen. Batzordea hauek osatuko dute:

– Unibertsitateetako arloburu Eugenia Santos Urdiainek, batzordeko buru gisa, edo Ikerketaren Zuzendaritzako arloburu Maialen Agirre Pinedok, ordezko gisa.

– Unibertsitateetako teknikari Irantzu Arrizabalaga Santiagok, kide gisa, edo Ikerketa Programen teknikari Ainhoa Goienetxea Murgiondok, ordezko gisa.

– Unibertsitateetako teknikari Aitziber Ezkerra Segurajauregik, kide eta idazkari gisa, edo Unibertsitateetako teknikari María Landa Gonzalezek, ordezko gisa.

Agindu honen organo kudeatzaile den aldetik, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzan aldaketak izan direnez,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra. – Honako hauek osatuko dute hautaketa-batzordea:

– Unibertsitateetako arloburu Eugenia Santos Urdiainek, batzordeko buru gisa, edo Ikerketaren Zuzendaritzako arloburu Maialen Agirre Pinedok, ordezko gisa.

– Unibertsitateetako teknikari Irantzu Arrizabalaga Santiagok, kide gisa, edo Leire Gisasola Atxabal Ikerketa Programen teknikari Ainhoa Goienetxea Murgiondoren ordezko gisa.

– Unibertsitateetako teknikari Maite Balza de Vallejo Aranak jardungo du batzordeko kide eta idazkari gisa Aitziber Ezkerra Segurajaureguiren ordez. Eta Unbertsitateetako teknikari Virginia Barinaga Fernándezek ordezko gisa jardungo du María Landa Gonzálezen ordez.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala