202. zk., 2023ko urriaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4813
AGINDUA, 2023ko urriaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «El Salvador» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.
Bilboko (Bizkaia) «El Salvador» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren «Hermanos Maristas» erakunde titularrak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Bilboko udalerrian (Bizkaia), Iturribide kaleko 78. zenbakian dagoen «El Salvador» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzea onartzen da; aurrerantzean, «Maristak Bilbao» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena. Ikastetxeak 014639 (EAE) eta 48002390 (unibertsala) kode-zenbakiak ditu.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 5a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.