Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2023ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4811

EBAZPENA, 2023ko urriaren 3koa, Trafiko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean, zinemometroen osagarri diren irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailuak instalatzea eta erabiltzea baimentzen duena, trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu.

Esperientziak erakutsi du trafikoaren kontrol-, erregulazio-, zaintza- eta diziplina-helburuetarako zinemometroak erabiltzea metodo eraginkorrenetako bat dela, zirkulazio-abiadura biderako ezarritako mugen barruan manten dadin lortzeko. Era berea, A-15 errepideko tuneletako obretan ITSak erabili ziren eta argi geratu da horiek erabiltzea neurri egokia eta onuragarria izan zela.

AP-1 autobideko Lesarriko tunelean instalazioak mantentzeko, estaltzeko eta egokitzeko lanak egin ondoren, bi noranzkoko trafikoa duen bypass bat egin da Eibarreko hodian.

Hori dela eta, nahitaezkotzat jotzen da AP-1eko zenbait kilometro-puntutan zinemometroak instalatzea; dena den, neurri hori ez da behin betikoa izango, behin-behinekoa baizik, obrek irauten duten bitartean.

Aurreko guztiagatik eta uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren (Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duena) Hirugarren Xedapen Gehigarrian eta abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, eta Trafiko Zuzendaritzari esleitzen zaizkion eginkizunak betetzeko (Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 17.3 artikulua), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu, zinemometroen osagarri diren irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailu batzuen instalazioa eta erabilera baimentzea, hurrengo bide eta kilometro-puntuetan ezarriko diren 2 kabinatan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Abiadura kontrolatuko den kilometro-puntuetan herritarrei horretarako egokiak diren seinale informatiboen bidez ohartaraziko zaie zinemometroak badaudela.

Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak kasuan kasuko zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko organo eskudunetara helaraziko dira. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek agintaritza judizial eskudunera bidaliko dira.

Laugarrena.– Ebazpen hau Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari jakinarazi behar zaio, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak bere laugarren ataleko bigarren paragrafoan xedatutakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 3a.

Trafiko zuzendaria,

ESTIBALIZ OLABARRI GONZALEZ.


Azterketa dokumentala