202. zk., 2023ko urriaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4807
1330/2023 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzako Negozioko Aplikazioen Zerbitzuko (ZN Datuen Analitika) atal Korporatiboko Burua-2 lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.
Zuzendaritza Nagusian, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzako Negozioko Aplikazioen Zerbitzuko (ZN Datuen Analitika) Atal Korporatiboko Burua-2 lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek erabaki du lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bitartez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako atxikipen eta oinarrien arabera
OINARRIAK
1.– Lanpostuaren atxikipena.
Atxikipena: Atal Korporatiboko Burua-2 (ZN Datuen Analitika), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzan, Negozioko Aplikazioen Unitatean (ZN Datuen Analitika).
Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.
Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna (2023-12-03).
2.– Lanpostuaren eginkizunak.
Hauek izango dira eginkizun nagusiak:
– Egungo plataforma analitikoen bilakaeraren ondorioz sortutako proiektuak koordinatzea eta bultzatzea.
– Datuak gobernatzeko eredu bat ezartzea Osakidetzan.
– Ekimenak sustatu eta ezartzea analisi prediktiboaren testuinguruan.
– Erakundearen aginte-koadroen eta reporting-aren sistema zehaztu, eguneratu eta mantentzea.
– Koordinazioa eta kontaktua EJIErekin, datuekin loturiko azpiegitura eta zerbitzuen zuzkidurarako.
– Kontratuak kudeatzea.
– Taldeak eta pertsonak kudeatzea.
3.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta lanpostua jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.
b) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea A1/A2 lanbide-taldean.
c) Titulazio akademikoa: Informatikako Ingeniaritzako lizentzia/gradua, edo titulazio baliokidea.
d) Uztailaren 186/2005 19 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.
4.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
Honako arlo hauetako eskarmentua eta ezagutzak baloratuko dira:
– Gutxienez, 4 urteko esperientzia inguru sanitarioan erabiltzaile kopuru handia duten plataforma kritikoak kudeatzen.
– Gutxienez, 4 urteko esperientzia eta ezagutza edukitzea Osakidetzaren Business Intelligence eta Datuen analitikarako plataformekin: Oracle Analytics Server (OAS).
– Datuak bistaratzeko tresnak ezagutzea: Power BI, Qlik Sense edo Tableau.
– Gutxienez, 4 urteko esperientzia edukitzea Osakidetzaren negozio-arlo nagusietan: Asistentziala, Finantzak eta Giza Baliabideak.
– Esperientzia kostuak jarduerari egozteko ereduak diseinatzen, balioan oinarritutako medikuntzaren esparruan.
– Esperientzia taldeak eta pertsonak kudeatzen.
Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
5.– Euskararen ezagutza.
Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
6.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera, helbide honetara: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.
Interesdunek Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Curriculum Vitaeko dokumentazioa honelakoa izan behar da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, hautagaiak horren berri eman behar du eskaeran.
7.– Balorazio Batzordea.
Balorazio-batzorde bat osatuko da. Batzordeburua Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketako zuzendariordeak edo hark eskuordetzen duena izango da, eta hauexek izango dira batzordeko partaideak: Informatikako eta Informazio Sistemetako zuzendariordea, Teknologia Arloko zerbitzuburua (Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetza) eta Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako teknikari juridikoa (idazkari izango da, eta hitza eta botoa izango ditu).
Eskabideak baloratu ondoren, Batzordeak eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
8.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
9.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanposturako esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak. Hori Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.
10.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.