Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2023ko urriaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4734

IRAGARKIA, 237/2023 prozedura laburtuaren bidez izapidetutako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatzeko Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4 zenbakiko Epaitegian ager daitezen.

Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian (237/2023 prozedura laburtua), UPV/EHUko errektorearen 2022ko irailaren 26ko Ebazpenaren kontra, zeinaren bidez UPV/EHUko irakasleen ordezkapen beharrei erantzuteko hautagaien lan poltsa berrietan sartzeko deialdi publikoa egin baitzen, 7.1 oinarria ordenamendu juridikoaren aurkakoa zelako. Era berean, zeharka errekurritzen ditu Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren 2022ko martxoaren 31ko Erabakiaren 3.1, 3.2, 3.3, 3.4 eta 6.1 artikuluak. Erabaki horren bidez, berretsi egiten da UPV/EHUko Irakasle eta Ikertzaileen Negoziazio Mahaiak hartutako erabakia, UPV/EHUko irakasleen ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendak egin eta kudeatzeko araudia aldatzeari buruzkoa (2022ko maiatzaren 18ko EHAA).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Leioa, 2023ko urriaren 10a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala