Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2023ko urriaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URDULIZKO UDALA
4731

IRAGARKIA, «Urdulizko Udalerriko Zarataren eta Zonakatze Akustikoaren Mapa» hasieran onartzeari buruzkoa.

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 31ko 624/2022 Dekretuaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion Proinac Proyectos Ingeniería Acústica S.L.k idatzitako «Urdulizko Udalerriko Zarataren eta Zonakatze Akustikoaren mapa»ri.

Jendaurrean erakusteko izapidea betetzen da. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da iragarkia hilabetez, azken argitalpenetik zenbatzen hasita, edozein pertsona fisikok edo juridikok dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezan eta aipatutako hilabeteko epean alegazioak egin ahal izan ditzan.

Dokumentazioa paperezko euskarrian kontsultatu ahal izango da, Udaletxean, HAZen (Elortza plaza 1), astelehenetik ostiralera 08:30etik 13:30era, eta udalaren webgunean (urduliz.eus).

Berariaz adieraztea alegazioak aurkeztuko balira, alegazio horiek aztertu eta ebatzi ondoren, Udal honek behin betiko onetsiko duela Urdulizko zarata-mapa eta zonakatze akustikoa, eta araudiak xedatutako bidezko argitalpenak eta jakinarazpenak egingo direla.

Urduliz, 2023ko urriaren 3a.

Alkatea,

ITZIAR IRATZAGORRIA ITURRIAGA.


Azterketa dokumentala