Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2023ko urriaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4729

IRAGARKIA, 2023ko urriaren 3koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, errekurtso-fasean dauden zenbait entzunaldi jakinaraztekoa, dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzkoak: martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituena.

Ezinezkoa izan da entzunaldi horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie ezen, eskatutako dirulaguntza eman ala ez zehaztu ahal izateko, haien espedientearekin lotutako alegazioak, egiaztagiriak eta dokumentazioa aurkeztu beharko dituztela, 15 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Halaber, interesdunei jakinarazten zaie eskuragai dutela zerrendako entzunaldien testu osoa, aipatutako helbidean. Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 3a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala