198. zk., 2023ko urriaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4723
IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira hondakinak errausteko instalazio batzuen ingurumen-baimen integratuen berrikuspen-espedienteak.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzeko, bai eta funtsean aldatzeko ere.
Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu baten bidez, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.
Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak agintzen du ingurumen-baimen integratuak ofizioz berrikusteko, instalazio baten jarduera nagusiari dagozkion teknika erabilgarri onenen (TEO) inguruko ondorioak argitaratzearen ondorioz. 2019ko abenduaren 3an, Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko Betearazpen Erabakia argitaratu zen Europako Batzordearen Aldizkari Ofizialean, zeinaren bidez ezartzen baitziren hondakinak errausteko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera.
Berrikuspen-prozedura araututa dago aipatutako testu bateginaren 26. artikuluaren bidez, eta Industriako Igorpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. eta 15. artikuluen bidez. Prozeduran ezartzen denez, espedienteak gutxienez hogei egunez jarri behar dira jendaurrean.
Horregatik guztiagatik, jendaurrean jarri behar dira eranskinean zehaztutako espedienteak, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen. Espediente horiek ikusgai egongo dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 9a.
Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,
JAVIER AGIRRE ORCAJO.