198. zk., 2023ko urriaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
4719
IRAGARKIA, 403/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 403/2023.
Sekzioa: 2.a
Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2023-09-04.
Errekurtsogilea: Egoitz Abasolo Madariaga, Ibone Elorriaga Zorrozua, Josu Lopez de Arechaga Gribalja.
Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa:
EAEko Administrazio Orokorra – Eusko Jaurlaritza.
Aurkaratutako jarduera:
Agindua, 2023-06-15ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarena, 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren aurka jarri den berraztertzeko errekurtsoa ezesten duena. Izan ere, azken agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak deitzen dira. Eta 2022ko azaroaren 18ko Agindua.
Bilbao, 2023ko urriaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.