Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2023ko urriaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4717

EBAZPENA, 2023ko urriaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, 2023. urtean Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako (Sorgune) emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2023ko ekainaren 7an argitaratu zen 107 zenbakidun EHAAn 2023ko maiatzaren 30eko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023. urtean Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena (Sorgune).

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateko eta aldatzeko ebazpenak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak eta onuradunak (I. eranskina), ukatutako eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina).

Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 4a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala