198. zk., 2023ko urriaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (139 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
4710
EBAZPENA, 2023ko urriaren 4koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2023ko irailaren 20ko Ebazpenean dauden akats materialak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden Betearazpen Eskalako komisariondoko kategoriako zenbait lanpostu, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez, hornitzeko deialdia onartu eta argitaratu zen (C280).
Akats materialak antzeman dira Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko irailaren 20ko Ebazpenaren 2. eranskinean (urriaren 2ko EHAA, 188. zk.). Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden Betearazpen Eskalako komisariondoko kategoriako zenbait lanpostu, merezimendu-lehiaketaren bidez, hornitu beharreko deialdia onartu eta argitaratu zen (C280).
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9.2.b) artikuluak Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ematen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Ebazpen honen eranskinean jasotzen den zentzuan zuzentzea Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko irailaren 20ko Ebazpenaren 2. eranskinean dauden akats materialak. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden Betearazpen Eskalako komisariondoko kategoriako merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharreko lanpostuak hornitzeko deialdia onartu eta argitaratu zen.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 4a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.