Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2023ko urriaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4709

418/2023 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Laura Guillén González andrea Kanpo Kontsultetako Gainbegiralea kargutik kendu egin den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan.

383/2019 Ebazpenaren bidez, Laura Guillén González andrea Kanpo Kontsultetako Gainbegirale izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Laura Guillén González andrea Kanpo Kontsultetako Gainbegiralea kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko irailaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arrasate, 2023ko irailaren 25a.

Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,

CARLOS BARRUSO BARES.


Azterketa dokumentala