194. zk., 2023ko urriaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4640
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 162/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
162/2023 prozedura laburtua, Ertzaintzaren ikuskapen-eskalako ofizialorde kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasita. Hautaketa-prozedura horretarako deialdia 2022ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022ko maiatzaren 24ko EHAA, 99. zk.). Errekurritutako jarduketa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2023ko otsailaren 14ko Ebazpena da, zeinaren bidez ezetsi egiten baita demandatzaileak hautaketa-prozedura honen ardura duen Epaimahai Kalifikatzailearen 2022ko abenduaren 14ko Erabakien aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko abuztuaren 1a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.