Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2023ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4638

EBAZPENA, 2023ko urriaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko eta/edo garatzeko dirulaguntzak emateko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 6ko Aginduak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko eta/edo garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du (2023ko ekainaren 13ko EHAA, 111. zk.).

Aipatutako 2023ko ekainaren 6ko Aginduaren 10. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren udal eta erakundeei adierazten diren diru-kopuruak ematea teknologia berriak ezartzeko eta/edo garatzeko.

Ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen; honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala