194. zk., 2023ko urriaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4635
EBAZPENA, 2023ko irailaren 22koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2023ko irailaren 20ko Akordioa argitaratzea, Estatuaren 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen arlokoa.
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa lortuta, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Estatuaren 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen arlokoa. Ebazpen honen eranskinean jaso da, hain zuzen ere, akordioa.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 22a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
ERANSKINA
AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Estatuaren 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen arlokoa.
I.– Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioan xedatutakoa betez eratutako lantaldeak aldez aurretik egindako negoziazioekin bat etorriz –lantalde hori 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen ehun eta hamabigarren xedapen gehigarria dela eta agertutako eskumen-desadostasunak aztertzeko eta konponbide-proposamenak egiteko eratu zen, hain zuzen ere–, bi aldeen iritziz, desadostasun horiek konponduta geratu dira, honako konpromiso eta gogoeta hauek direla-eta:
MINERVA tresna informatikoa (interes-gatazkaren arriskua sistematikoki aztertzeko tresna, egoitza ZAEAn duena) Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana betearazten duten administrazio-prozeduretan baino ez da erabiliko, eta Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarriari egokitzea errespetatuko du. Plan hori Estatuaren 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen ehun eta hamabigarren xedapen gehigarrian araututa dago, eta urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan garatu da.
Ondorio horietarako, HFP/55/2023 Aginduan garatutako tresna erabiltzeko prozedurarekin batera, hitzarmen bat sinatuko dute Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak, tresna informatikoak autonomia-erkidego honetan jardun ahal izateko baldintzak adosteko.
II.– Lortutako akordioa dela eta, bi alderdiak bat datoz: adierazitako desadostasunak konpondutzat jotzen dituzte, eta planteatutako eztabaida amaitutzat jotzen dute.
III.– Era berean, akordio honetan azaldutako konpromiso eta gogoeta horiei jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoak atzera egingo du Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduaren aurka sustatutako eskumen-gatazka positiboan (3464/2023 zk.). Agindu hori Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana egikaritzen duten prozeduretan interes-gatazkak sortzeko arriskuaren analisi sistematikoari buruzkoa da.
IV.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Lurralde Politikako ministroa,
ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.