Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2023ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4632

1648/2023 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez betearazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren apirilaren 26ko 201/2023 epaia (201/2023 epaia, apirilaren 26koa, María Carmen Gómez Fernández andreari 2017ko emagin gisa barne-sustapeneko erregimenean edo goragoko kategoriako eginkizunak betetzen izandako lan-esperientzia lekualdatze-lehiaketan diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko emagina kategorian baloratzeari buruzkoa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2023ko apirilaren 26ko 201/2023 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1400/2017 Ebazpenaren bidez deitu zen Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldearen lekualdatze-lehiaketa (2017ko azaroaren 28ko EHAA 227. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 1380/2018 Ebazpenaren bidez, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketarako deialdian onartutakoen zerrenda argitaratu eta behin betiko destinoak izendatzen dira (2019ko urtarrilaren 30eko EHAA 21. zk.).

María Carmen Gómez Fernández andrea agertzen da 29,9671 punturekin Emaginak kategoriako onartutakoen behin betiko zerrenda jasotzen duen ebazpen honen I. eranskinean.

Guztizko puntuazio hori honela banakatzen da: 0,5655 puntu lan-esperientziaren atalean; 22,4016 puntu prestakuntzaren atalean, eta 7 puntu euskararen atalean.

Bigarrena.– María Carmen Gómez Fernández andreak gora jotzeko errekurtsoa eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zituen. Horietan, lan-esperientziaren atalean, Emagin gisa aldi baterako barne-sustapenean edo goragoko kategoriako eginkizunak betetzen emandako zerbitzuak baloratzeko eskatu zuen, eta, ondorioz, 43,6522 puntuko behin betiko puntuazioa emateko (14,2506 puntu lan-esperientziaren atalean; 22,4016 puntu prestakuntzaren atalean eta 7 puntu euskararen atalean).

Hirugarrena.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren uztailaren 8ko 507/2021 epaiak ezetsi egiten du María Carmen Gómez Fernández andrearen uzia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2023ko apirilaren 26ko 201/2023 epaiak baietsi egiten du María Carmen Gómez Fernández andreak aurreko paragrafoan aipatutako epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa. Epai horren arabera, errekurtso-jartzaileari kontuan hartu behar zaio zerbitzu-denbora, demandan eskatzen duen bezala.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2023ko apirilaren 26an emandako erabaki judizialaren ondorioz, jarduketak egin behar dira Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategoriako 2017ko lekualdatze-lehiaketan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1400/2017 Ebazpenak, zeinaren bidez lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten baita zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldean (2017ko azaroaren 28ko EHAA 227. zk.), honako hau ezartzen du III. eranskinean esperientzia profesionalaren balorazioari buruz:

«I.– Laneko esperientzia: gehienez, 47,5 puntu.

Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunera artekoa, hain zuzen ere.

Osakidetzako osasun-zerbitzuetako erakundeetan, Osakidetzan sartzeko data kontuan hartu gabe, Gizarte Segurantzako edo autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetako zerbitzu sanitarioetan edo edozein administrazio publikotakoetan, eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan, lehiatzen den kategoria berean zerbitzu aktiboan, edo lanpostua erreserban dutela, egindako hilabete bakoitzeko: 0,1131 puntu.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.»

Emagina kategoriaren lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten guztien lan-esperientzia baloratzeko, lehen adierazitakoa aplikatzen da zorrozki; horrela, bada, Emagin gisa aldi baterako barne-sustapenean edo goragoko kategoriako eginkizunak betetzen emandako zerbitzuak, indarrean dagoen araudi aplikagarriaren arabera zerbitzu aktiboan badaude edo Erizaina kategoriako lanpostua gordeta badute, ez dira baloratu Emaginak kategoria lekualdatze-lehiaketan lan-esperientzia gisa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 1380/2018 Ebazpenaren bidez, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketarako deialdian onartutakoen zerrenda argitaratu eta behin betiko destinoak izendatzen dira (2019ko urtarrilaren 30eko EHAA 21. zk.), eta I. eranskinean jasotzen du onartutako pertsonen behin betiko zerrenda, puntuazio-hurrenkeraren arabera:

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren apirilaren 26ko 201/2023 epaiak, zeinaren betearazpena ebazpen honen xedea baita, ezartzen du zenbatu egin behar direla benetan betetako kategorian eta ez jatorrizko kategorian aldi baterako barne-sustapenean emandako zerbitzuak edo goragoko kategoriako eginkizunak betetzen emandako zerbitzuak, María Carmen Gómez Fernández andreak demandan eskatzen duen bezala.

Ondorioz, Emagin gisa aldi baterako barne-sustapenean edo goragoko kategoriako eginkizunak betetzen emandako zerbitzuak baloratu behar zaizkio, eta 43,6522 puntu eman (14,2506 puntu lan-esperientziaren atalean; 22,4016 puntu prestakuntzaren atalean, eta 7 puntu euskararen atalean).

Adierazi behar da María Carmen Gómez Fernández andrea ez dela Emagina kategoriaren lekualdatze-lehiaketan parte hartzen duen bakarra, zeinak aldi baterako barne-sustapenean edo goragoko kategoriako funtzioak betetzen dituen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan dauden datuen arabera, onartutako pertsona hauek Emagin gisa ematen dituzte zerbitzuak aldi baterako barne-sustapenean edo goragoko kategoriako eginkizunak betetzen:

– Rosa María Lizaso Letona andrea.

– Silvia Castillo Miñana andrea.

– María Begoña Martínez Borde andrea.

– Ziortza Echebarria Vadillo andrea.

– Leire Sainz De La Maza Rodríguez andrea.

– Amaya Rengel Iglesias andrea.

Lekualdatze-lehiaketa norgehiagoka-prozesu bat da, eta berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipio konstituzionalak errespetatu behar ditu. Ondorioz, Emaginak kategoriako 2017ko lekualdatze-lehiaketan onartutako pertsona guztien lan-esperientzia Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren apirilaren 26ko 201/2023 epaiak María Carmen Gómez Fernández andrearentzat adierazten duen moduan egin behar da.

Azaldutakoaren arabera, honako hau da onartutakoen behin betiko zerrenda, puntuazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

Bosgarrena.– 1400/2017 Ebazpena, azaroaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten baita zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldekoentzat (2017ko azaroaren 28ko EHAA 227. zk.). Ebazpen horren arabera, destinoak izangaiaren eskaeraren eta lortutako puntuazioaren arabera esleituko zaizkie izangaiei, betiere, derrigorrezko mugikortasun-prozesua izan duten langile finkoek haien lanpostu funtzionalari dagokion destinoa lortzeko duten lehentasuna errespetatuz, prozesu horiek araudi espezifikoak hala ezarri duenean lekualdatze-lehiaketa honetarako, baldin eta lehiaketa hau haien lanpostu berrian modu eraginkorrean lanean hasi direnetik deitu duten lehenengoa bada eta lehentasun hori behin betiko barne-mugikortasuneko prozesu batean eraginkorra egin ez bada.

Adierazi behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren apirilaren 26ko 201/2023 Epaian adierazitako baldintzetan lan-esperientziaren balorazioaren ondoriozko puntuazio-aldaketek eta, beraz, posizio-aldaketek berekin dakartela destinoen esleipenean aldaketa hori:

Bilbo-Basurtuko ESIko destinoa, Miribilla/Mesedeetako Arratsaldea 2HE 1-2015/12/28, Silvia Castillo Miñana andreari esleitu behar zaio, Eva María Montoro González andreari esleitu beharrean, arrazoi hauengatik:

Puntuazio-aldaketen ondoren, Eva María Montoro González andrea 5. postutik 7.era igaro da, eta Silvia Castillo Miñana andreak gainditu du, azken hori 9. postutik 5.era igaro delako.

Osakidetzan dauden datuen arabera, Eva María Montoro González andreak bi destino hauek aukeratu ditu: Bilbo-Basurtuko ESIa, Etxaniz suhiltzailea (LMAU) Arratsaldea 2.HE 1-2011/06/01 eta Bilbo-Basurtuko ESIa, Miribilla/Mesedeetako Arratsaldea 2 HE 1-2015/12/28 eta María Jesús Mulas Martín andreari eta Silvia Castillo Miñana andreari esleitu behar zaizkie, horiek 4. eta 5. postuak betetzen baitituzte, hurrenez hurren.

Ebazpen honen bidez, aldatu egiten da Bilbo-Basurtuko ESIko Miribilla/Mesedeetako Arratsaldea destinoa (2.HE, 1-2015/12/28) Silvia Castillo Miñana andreari esleitzea, Eva María Montoro González andrearen ordez.

M.ª Carmen Gómez Fernández andrearen egoera zehatzari dagokionez, onartutako pertsonen zerrendako 6. postua betetzen duela adierazten da, puntuazioaren arabera, eta bi destino hauek hautatzen dituela: Bilbo-Basurtuko ESIa, Etxaniz suhiltzailea (LMAU) Arratsaldea 2.HE 1-2011/06/01 eta Bilbo-Basurtuko ESIa, Miribilla/Mesedeetako Arratsaldea 2.HE 1-2015/12/28.

Destino horiek 4. postua betetzen duen María Jesús Mulas Martín andreari eta 5. postua betetzen duen Silvia Castillo Miñana andreari esleitu behar zaizkie. Bi parte-hartzaileek M.ª Carmen Gómez Fernández andreak baino puntuazio handiagoa lortzen jarraitzen dute, lan-esperientzia baloratu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2023ko apirilaren 26ko 201/2023 epai judizialak adierazitakoaren arabera.

Seigarrena.– Administrazio-egintzak kontserbatzeko printzipioaren araberakoak izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluaren arabera) sarbide prozedura izapidetzean egindako gainerako administrazio-egintzak, hemen aldatutakoez bestelakoak, egin diren baldintza zehatzetan.

Azaldutako guztia kontuan hartuta

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren erabaki judiziala betetzea, 2023ko apirilaren 26koa, María Carmen Gómez Fernández andreak 2017ko lekualdatze-lehiaketan Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emaginak kategorian izandako esperientzia baloratzeari dagokionez.

Bigarrena.– Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:

1.– María Carmen Gómez Fernández andreari 14,2506 puntu ematea lan-esperientziaren atalean, eta 43,6522 puntu 2017ko lekualdatze-lehiaketan (Emagina kategoria).

2.– 2017ko lekualdatze-lehiaketako Emagina kategorian onartutako pertsonen zerrenda onartzea, puntuazioaren arabera. Zerrenda horretan, egindako zerbitzuen balorazioa ere jasotzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren apirilaren 26ko 201/2023 Epai Judizialak jasotzen dituen irizpideen arabera.

(Ikus .PDF)

3.– Bilbo-Basurtuko ESIko Miribilla/Mesedeetako Arratsaldea 2.HE 1-2015/12/28 destinoaren esleipena aldatzea Silvia Castillo Miñana andreari Eva María Montoro González andrearen ordez, 2017ko lekualdatze-lehiaketako Emagina kategoriako.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea 2017ko lekualdatze-lehiaketako Emagina kategoriako onartuen behin betiko zerrendako pertsona guztiei.

Bosgarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3. Epaitegiari jakinaraztea.

Seigarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala