Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2023ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4630

358/2023 EBAZPENA, irailaren 13koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Agurtzane Paskual Uribe andrea Erizaintzako Zuzendaritzaren Ondokoa (Lehen Mailako Arreta) kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Irailaren 23ko 346/2021 Ebazpenaren bidez, Miren Agurtzane Paskual Uribe andrea Erizaintzako Zuzendaritzaren Ondoko (Lehen Mailako Arreta) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza-Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Agurtzane Paskual Uribe andrea Erizaintzako Zuzendaritzaren Ondokoa (Lehen Mailako Arreta) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko irailaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2023ko irailaren 13a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).

Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala