Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2023ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
4629

EDIKTUA, zergen arloko 5349-2023 foru-arauen baliozkotasunari buruzko arazo prejudizialaren ondoriozkoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko 16/1989 Foru Arauaren 4.1 artikuluko bigarren paragrafoari, 4.2.a) artikuluari eta 4.3 artikuluari dagokienez (16/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarena).

Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkurak, 2023ko irailaren 26ko probidentzia bidez, erabaki du izapidetzeko onartzea zergen arloko 5349-2023 foru-arauen baliozkotasunari buruzko arazo prejudiziala. Arazo hori Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak proposatu du 45/2022 prozedura laburtuan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko 16/1989 Foru Arauaren 4.1 artikuluko bigarren paragrafoari, 4.2.a) artikuluari eta 4.3 artikuluari dagokienez (16/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarena); eta Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 10.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki du beretzat gordetzea arazoaren auziaren nondik norakoak.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoa betez, 45/2022 prozeduraren parte direnak auzitegi honetara azaldu beharko dira, ediktu hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hamabost eguneko epean.

Madril, 2023ko irailaren 26a.

Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkurako justiziako idazkaria,

ALFONSO PÉREZ CAMINO.


Azterketa dokumentala